CAS · EUS

ERAINKUNTZA

ERAIKUNTZARAKO GURE PRODUKTUAK

BEIRA MONOLITIKOA: gardenak diren beirak, koloretakoak eta zeharrargitsuak.

GARDENAK : 2 mm-tik 19 mm-ra bitarteko lodiera duten era guztietako luna flotatu koloregabeak.

KOLORETAKOAK: Parsoles deiturikoak, 4tik 10 mm.bitarteko lodiera dute eta beiraren kolorea emateko brontze, gris, berde koloranteak erabiltzen dira.

ZEHARRARGITSUAK: Gainazala grabatuta argia pasatzea ahalbidetzen duten beirak.Baina irudia distortsionatzen dute ezagutezin eginez. 4 mm-tik 6 mm bitarteko lodierakoak.

ISLATZAILEAK: Oxido geruza bat proiektatu zaien beirak dira. Geruza hori dela eta, islatzaile bihurtzen dira, ispilu efektua izanik. Bere oxidazioa saihesteko babestuta egotea aholkatzen da. 4, 5 eta 6 mm-ko lodierakoak.

ISPILUAK: Oxidazioaz babesteko eta ustekabeko arrastoez babesteko zilarrezko geruza bat, kobrezko beste bat eta pinturazko beste batzuk emandako beira-plaka flotatua. Beira-euskarria koloregabea edo koloreduna izatean, ispilu kolore desberdinak lortzen dira ( zilar-kolorea koloregabea denean eta grisa, brontze-kolorea, berdea, etab.) Lodierarik ohikoenak 3, 4 eta 5 mm dira. Beste tratamendu batzuk erabilita, zahartze, oxidatze , zikintze efektuak…lortzen dira.Ispilua beste beira baten bidez ijeztu daiteke, horrela balizko haustura batean zatirik ez askatzea lortuko da. Haurtzaindegietan, gimnasioetan, igogailuetan,automobilgintzan …segurtasuneko ispilu moduan erabiltzen da.

ISLATZEN EZ DUENA: Irudiaren distortsiorik gabe argia gutxiago islatzeko bi aldetatik tratatutako beira. 2 mm.-ko lodieran koadroei beira jartzeko eta babesteko erabiltzen den beira da.

LISTRAL ARMATUA: Masan metalezko malla bat duen 5-6 mm-ko beira zeharrargi inprimatua. Malla hori izatean, beira nahi gabe puskatzen denean zatiak askatzea saihesten du. Gaur egun gutxi erabiltzen da beira hau, bere ordez beira laminatuak erabiltzen baitira.

MOLDEKATUAK: Beira masa fundituaz lortutako beira pieza zeharrargitsuak dira. Horrela beirak masa horren itxura hartzen du. Itxura eta kolore askotakoak aurki daitezke eta trenkadak egiteko oso aproposak dira.

GULAS ARMATUA: U itxurako beira zeharrargitsu urtua. Berak altzairu herdoilgaitzezko 8 hari luzetara sartuta ditu beiraren masan.Paramentu bertikal handiak egiteko erabili ohi da. Altzairuzko hariek nahi gabe puskatuz gero, beirazko zatiak askatzea saihesten dute. 6000 mm.-ko luzera, 262 mm.-ko zabalera eta 41 mm.-ko altuerako eta 6 mm-ko lodierako hegalak ditu. Berau instalatzeko beharrezkoak dira perfileria eta osagarri bereziak.

BEREKASA GARBITZEN DENA: Bere kasa garbitzen den beirak gainazalean material foto katalitikoa edo hidrofiloaren tratamendua du. Horrela euria egitean, beiran dagoen zikina urak herrestan eramaten du.Beraz, beira bere kasa garbitzen da.

BEIRA EPELAK: bero-tratamendu epela erabiliz, esfortzu mekaniko eta termikoenganako erresistentzia handitzen duten beirak baditugu.Ia edozein beira epel daiteke.

  • Heat Soak-Test tratamendua: Float beiraren berotze-prozesuan zenbait Nikel-sulfuroaren oklusioak ager daitezke. Horiek tenperatura jakin batzuetatik gora berotzean (ez hain altuak), kitzikatu egiten dira eta bibratu. Orduan beiran tentsio puntualak sortzen dira eta haustura espontaneoak sortzen dituzte. Fenomeno hori ekiditeko pieza epeldu ondoren, Heat-Soak-Test prozesua ezarri behar zaio. Prozesu horretan beira oso baldintza latzetara ezartzen da oklusioak dauzkana prozesuan puska dadin.

BEIRA LAMINATUAK: 2 edo luna gehiagoz osatutako segurtasuneko beirak dira.Luna horiek polibinilo butiralezko xafla-plastikak tartekatuz elkartzen dira.Material horrek beirari erresistentzi eta itsasgarritasun handiagoa ematen dio. Hori dela eta, puskatzen bada ere, zatiak butirali itsatsita geratzen dira eta konjuntoa osotasunean mantentzen da , beira zatiak askatzea saihestuz eta pertsonei segurtasuna eskainiz. Butiralezko xafla, koloretakoa ere izan daiteke. Beraz, kolore gardena, matea edo satinatua duten segurtasuneko beira laminatuak egin daitezke. Butiral bat baino gehiago erabiltzeak, beira bat baino gehiagoren laminazioa adibidez, segurtasun maila desberdinak lortzeko balio du. Barandetako segurtasun fisikotik hasi eta balen aurkako babesaren segurtasunera arte .

PVB bereziaren erabilerak, segurtasuneko babesaz gain, isolamendu akustiko sendotua eskaintzen du. Badira beste produktu batzuk, erretxina deiturikoak, konjuntoa koloreztatzeko aukera handitzen dutenak. Horiek, beira eta beste beira baten artean beste material batzuk, besteak beste, papera (argazkiak), oihalak laminatzeko aukera ematen dute.

Laminatuan beiraren, PVBren, polikarbonatoaren erabilerak, lapurreten aurkako segurtasun altua eta segurtasun pertsonala eskaintzen duten kristalezko konjuntoak sortzeko aukera ematen du.

Gel intumneszentearen eta beiraren konbinaketak 30, 60, 90 eta 120 minututan suarekiko erresistenteak diren beirak egiteko erabiltzen dira.





ABOTONATU SISTEMA: Beira abotonatu sistemak , VEA sistema moduan ezagunagoa, beiraz bakarrik egindako hormak egiteko aukera ematen du. Hemen beirak metalezko finkagailu jakin batzuen bitartez (granpoiak eta errotulak) normalean altzairuzkoa izaten den egitura eramaile batekin elkartzen dira. Erabili beharreko beira beti epela izan behar du, bai monolitikoan, laminatua edo beira jartze bikoitzean.

BEIRA JARTZE BIKOITZA: Beira jartze bikoitza elkarren artean aire deshidratuzko ganbera batez ( ganbera barruan kondentsazioak izatea saihesten du) banatuta dauden bi edo beira gehiagoz egina dago. Bero-isolamendua eta soinuena eskaintzen du beharren arabera.

Beira jartze bikoitza, neurrira egiten da, bezero bakoitzaren beharren arabera. Bere konposaketan beira desberdinak konbinatuz, bere isolamendu propietateak indartzen dira eta horrela hainbat konposaketa egin daitezke ezaugarri hauek hobetzeko:

  • Bero-isolamendua eta soinuaren isolamendua
  • Eguzkiaren kontrola
  • Babes fisikoa eta segurtasunarena

BERO-ISOLAMENDU INDARTUA: Beira islatzaileen konbinazioarekin eguzkiak eraikin batean sartzen saiatzen den energia kontrolatzea lortuko dugu. Era berean argiaren igorpena ere kontrolatzea ere lortuko dugu. Emisibitate gutxiko beira erabiliz gero, berotasuna galtzea kontrolatu ahal izango dugu. Bien uztartzearekin, udan bero gehiegi egotea saihestuko dugu (aire girotua aurreztuko dugu horrela) eta neguan, berriz, beroa galtzea saihestuko dugu ( berogailuan aurreztea lortuko dugu). Beraz, CO2-ren igorpen kutsatzailea gutxitzea lortuko dugu.

Beste aukera batzuk dira, beira laminatuen erabilera, bero-isolamendua lortzearren eta segurtasun fisikoko, lapurreten aurkako eta balen aurkako segurtasun maila desberdinak lortzeko sortutakoak. Beira laminatzeko garaian erabilitako materialaren arabera, soinu aldetik isiltasun handiago lor dezakegu, izan ere, herri erdigunetik, trenbideetatik, aireportuetatik, ospitaleetatik gertu dauden errepideetarako oso aproposa den , 30 edo 50 dezibelioko insonorizazioa lor dezakegu.

Beraz, Leiar kristaldegiak ezagunak diren CLIMALITeta ISOLAR beira jartze bikoitzaren markak banatu eta jartzen ditu. Biek 10 urteko bermea dute, beirei dagokienez mota guztiak jartzen ditu, lisoak, inprimatuak, segurtasunezkoak, eguzki-kontrolekoak eta emisibitate baxukoak lodiera ezberdinetan eta kamarak, argoi gasez beterikoa barne, ( baldintza berezietarako egokia). Apaintzeko helburuarekin kamara barruan koloretako eta egur imitaziozko barrotetxoak ere jar daitezke.

Oharrak: kamaran elementuak jartzea, beira-kamararen prestazioak aldatzea dakar.

BEIRA BEREZIAK: aplikazio berezietarako ere baditugu beirak, hala nola: suaren aurkakoak ( eta beroarena, X izpien pantailak, inaktinikoak, etab. Suaren ( eta beroaren) aurkako beirak: suaren erresistentzi irizpide desberdinak dituzten beira jakinak dira:

  • Sugarretarako beirak: mekanikoki egonkor mantentzen dira, sugarrei iragazgaiztasuna diote eta gas sukoien igorpena saihesten du. E, 30, 60, 90 letraz identifikatzen dira eta jasaten dituen minutuak adierazten dute beraiek.Beira desegin gabe 30,60, 90 minutu.

  • B) Gasen igorpenik ez egotea eta estankotasuna mekanikoki erresistitzeaz gain, isolamendu termikoa ere gehitzen dio. Horrek su ondoan konbekzioz, beiraren bitartez igorritako beroaren bitartez, eta produktu erregai sukoiekin kontaktuan zerbait egotean hori erretzea saihesten du eta baita pertsonak erretzea ere.Bere identifikaziorak El hizkiak erabiltzen dira zenbaki batez jarraituak . Zenbaki horrek beiraren erresistentzi mekanikoaren denbora 30, 60, 90, 120 minutuetan adierazten du. (El90-ak beira hori suari erresistentea 90 minututan dela adierazten du)

  • Bestalde badugu, beira jakin bat, NEOCERAM deiturikoa, ateetarako eta/edo etxeetako tximinia pantailetarako. Horrek tximiniak ematen duen sua eta beroa jasaten du.


  • Erradiologia kabinetarako eta X izpien miaketarako erabiltzen diren segurtasun manparetarako, RX beira mota jakin bat dugu- anbar koloreduna, berunaren oxidoaren %70 duena. Horrek bere lodieraren araberako 6-13 mm.-ko erradiazio ionizatzailearen atenuazio handia ahalbidetzen du. Isolamendu handiagoa lortuko dugu.

APAINTZEKO BEIRAK:

  • Azidoz tratatuak: beira zeharrargitsuak. Horiek azido bidez partzialki tratatua dute beiraren aurpegi bat. Bere diseinuaren arabera opakotasun handiagoa edo txikiago lortuko dugu, eta modelo hauexek ditugu: buruxkak, nebulosa, antzigarra, besteak beste.
  • Fusing beirak: beira zeharrargitsuak eta koloretakoak. Beira horiek termofusio bidez beraien artean muntatzen dira. Era desberdinetako eta kolore desberdinetako jokuak (beirateak) sortzea ahalbidetzen du.


  • Beira inprimatua: Beira zeharrargitsua da, koloregabea edo koloretakoa izaten da. Bere fabrikazio prozesuan arrabola bidez bere aldeetako batean marrazki bat grabatzen da. Marrazki hori giro desberdinak bereizteko , pasoko ateak, komunak e.a. bereizteko erabiltzen da. Beira horri malla metalikoa erantsiz gero, beira armatua deitzen zaio. Berau, hausketaren bat izanez gero, zatiak ez askatzeko erabiltzen da. Dagoeneko gutxi erabiltzen da beira mota hori, bere ordez beira laminatua erabiltzen baita berme handiagoa eta prestazio handiagoak dituelako.



  • Beira pintatu edo esmaltatua: barruko eta kanpoko dekorazioan gero eta erabiliagoa. Beira planoa da, opakua, bere alde batean margotua, erabileraren arabera. Epeldua izan daiteke istripuz puskatzean segurtasun handiagoa izatearren, eta laminatu ere egin daiteke.


  • Beira laminatu bereziak: laminatzeko garaian, ia edozein euskarri tarteka daiteke, hala nola, papera, oihala, xafla metalikoa… Teknika horrek argazkiak, diseinuak, logoak, testuak, etab. muntatzeko aukera ematen du.


  • Beira serigrafiatuak: Serigrafia pantalla baten laguntzaz esmalte opaku edo zeharrargitsua erabiliz motibo bat jartzen den beirak dira. Motibo hori tenperatura altuan egosten da, eta horrela pintura beiraztatuta geratzen da, beirarekin gorputz bera sortuz. Epeltze prozesuak gogortasuna eta segurtasuna ematen du hautsiz gero.
  • Koloretan inprimatutako beirak, opalak, antzinakoak: koloregabeko edo koloretako beira pilo bat ditugu, lisoak edo grabatuak-opaleszenteak… edozein eratako beirateak egiteko.


  • Koloretako laminatuak: koloregabeko beirak laminatzean, koloretako, gardena edo zeharrargitsua den polivinilozko Butiraleko Films-a erabilita konjuntoa segurtasuneko beira bihurtzen du. Guk aukeratzen dugun kolorearekin instalazio oso erakargarriak lortzen dira. Kolore asko izatean eta garbitzeko erraza izatean manparak, barandak, sabai-leihoetan, gainetan etab.-etan gero eta gehiago erabiltzen dira.

CRISTALERÍA LEIAR - All rights reserved -  | Lege oharra